web gune berria

Urola Garaia turismoko web gune berria

Asko pozten gaitu Urola Garaia Turismoaren webgune berria aurkezteak, eskualdeko hiru ekintzailek egina. Atari honetan, eskualdeko baliabide turistikoei eta horiekin lotutako enpresei buruzko informazioa izango dugu. Horrez gain, eskualdeko turismoari buruzko azken albisteak erakusteko erreferentzia gunea izan nahi da.Webguneak, hainbat berrikuntza aurkezten ditu, besteak beste, Urola Garaiko baliabide batzuk erreserbatu ahal izango dira horretarako egin den atalean edo zuzenean txat bidez harremanetan jartzeko aukera eskainiko du

Webgunearen zati guztiak ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.

 

2020-08-06T14:05:37+02:00