._Bizipenen horia

Ezagutu Urola Garaia bertako paisaiak eta jendeak gordetzen dituen istorioen bidez. Orografiak eta kokalekuak baldintzatu dute eskualdearen bilakaera.

Urola Garaia, besteak beste, trenbide-lotunea eta Gipuzkoako barnealdeko industriaren gune logistikoa izan da, baita erromesaldi historikoen gunea, edo transhumantzia-pasagunea. Gure eskualdea Iparragirreren sorlekua eta Aizkorrirako atea ere bada.

Iparragirreri buruz esaten da benetan ezaguna izan zen lehen euskal musikari profesionala izan zela. Ez zen bertsolaria izan, ez eta herri musikaria ere. Euskal musika sortzen zuen, zortzikoak, baina Europaren gustura egokituak zirela esaten da, haren letrak ez baitziren ahozko literaturari zegozkionak bakarrik, hiriko publikoaren interesei ere erantzuten zien. Arrakasta handia izan zuen, bai landa-eremuko gehiengoarentzat, nahiz zabaltzen ari zen hiriko-publikoarentzat. Euskal Herrian ez ezik, Madrilen edo Ameriketan ere euskaldun izateko modu berri bat irudikatzen zuen.

Urola Garaia Iparragirre da, landa-izaera eta hiri- eta industria-nortasuna ezin hobeto uztartzen dituelako.

Iparragirre ezagutzea bere jaioterria den Urretxu ezagutzea da. Eta Urola Garaia ulertzea. Iparragirre ezagutzea, esperientziak bizitzen ikastea da.

Iparragirre XIX. mendean bizi izan zen, Gipuzkoan ekoizpen-ereduak eta gizartea, oro har, aldatzen ari ziren garaian. Aldaketa hura XVI. mendetik aurrera lantzen hasia zegoen iada, Ameriketako produktuak (artoa edo patata) iritsi zirenean. Baina XIX. mendean landa-garapenak ondorio benetan interesgarriak izan zituen gure eskualdean; izan ere, mende horretan finkatu ziren Igartubeitiko dolarea, bai eta Erraizabal eta Igaralde baserriak ere. Horiek guztiak gure nortasunaren eta jarduteko moduaren parte diren industriaurreko produkzioaren adibide dira.

Urola Garaian baserriekin eta nekazaritza ekoizpenarekin lotutako esperientziak ugariak dira. Hainbat ekitaldi eta bisita ditugu, gaur egun ere, indarrean dirauen bizimodu hau ezagutzeko eta gozatzeko.

Urola Garaitik gertu eta gaiarekin lotuta bisita dezakezu:

Burdinbidearen Euskal Museoa Azpeitian

Industria funtsezko balioa izan da eskualdean azken mendeetan. Industria-turismoa sustatzeko tradizio luzea daukagu dagoeneko, eta industriarekin lotutako esperientziak bizitzeko aukera asko dauzkagu. Goza ezazu, besteak beste, Mirandaolako burdinola martxan ikusten edo Euskal Burdinaren Museoa bisitatzen.

Urola Garaitik gertu eta gaiarekin lotuta bisita dezakezu:

Burdinaren Mendia Zerain

Edozein lurralderen oinarri den arroka-substratuak funtsean baldintzatzen ditu haren gainean garatuko den geografia eta paisaia. Hala, arroka gogorrek gailurrak eta mendi garaiak sortzen dituzte, higadurarekiko erresistentzia handiagoa dutelako, eta substratu bigunenek, berriz, eremu deprimituak. Horrek, era berean, lotura zuzena du toponimiarekin, hau da, inguru desberdinei ematen zaien izenarekin, zeinak kasu askotan geografiarekin zerikusia izango baitute (Aitzarte edo Aizpuru, besteak beste), beste kasu batzuetan arroken izaerarekin berarekin (Arbeleta) edo arroka batzuen ustiapenarekin (Areatzulo). Istripu geologikoek, hala nola failek, hausturek edo tolesdurek, errekak eta ibaiak zein lekutatik igarotzen diren ere zehazten dute; eta, gainera, geologiak ere eragina du lur horien aprobetxamenduan eta giza erabileran, eta, beraz, haien konposizio kimikoaren eta gogortasunaren arabera onuragarria den edo ez nekazaritzarako, edo meatzaritzarako edo hargintzarako.

Aukeratu beste kolore bat

industria

natura

ondarea